Jasotze sistemak instalatzea

Birgaitzea, modernizatzea, ordezkatzea, zero kotara jaistea… nahi duzun igogailua edozein delarik ere, zuretzat egokiena dena daukagu.

GEURE PRODUKTUAK DISEINATZEN ETA EKOIZTEN DITUGU

Esperientzia. Denboran zehar eskuratu duguna eta BIZKAIA ASCENSORES markarekin eginiko lanek bermatzen dutena. Horiei esker, gaur egun, jasogailuak diseinatzearen, ekoiztearen, muntatzearen edota instalatzearen arloan zerbitzu eta prestazio aurreratuenak eskaini ditzakegu.

instalazio berria

Gure eguneroko lanen artean daude zure erkidegoan igogailua jartzeko soluzio tekniko onena zehaztea eta horretarako beharrezkoa den obra zibila gauzatzea.

MODERNIZAZIOA

Soluzio teknikoa jasogailuaren bizitza erabilgarria luzatzeko edo itxura eta funtzionalitateak hobetzeko. Aldi berean, erabileraren ondoriozko matxurak eta anomaliak gutxitzeko aukera.

ORDEZKAPENAK

Zenbaitetan, aurretiazko azterketa teknikoak igogailu zaharra osorik kendu eta berria jarri beharra dagoela adierazten digu.

Zero Kota

Irisgarritasun premia berrien ondorioz, batzuetan eremu komunetako elementu arkitektonikoak aldatu behar izaten dira, eta jarduketak egin jasogailuen zati mekaniko eta elektrikoetan.

DOAKO AHOLKULARITZA ETA AURREKONTUA

Itxaron gurekin gehiago eta esan iezaguzu zure beharrak.

Ahalik eta lasterren jarriko gara harremanetan.

DEITU IEZAGUZU: 94 426 26 00

instalazio berria

Arkitekto, aparejadore eta ingeniari teknikoen geure taldea daukagu, zure erkidegoan gure proiektua egiteko, jarraitzeko eta abian jartzeko. Gainera, egin beharreko lanen koordinazioa eta gauzatzea gainbegiratzen ditugu merkatuko gremio laguntzaile onenekin.

Birgaitze proiektu osoaz arduratzen eta haren erantzukizuna geure gain hartzen dugu, baita legezko izapideak ere:

  • Proiektu osoa aurkezten dugu, gure arkitektoetako batek egina.
  • Obra lizentzia, dagozkion baimenak eta dirulaguntzak eskatzen ditugu.
  • Lanak koordinatzen ditugu, bezeroarekin harremanetan izanik etengabe.
  • Legeztatutako instalazioa “giltza eskura” entregatzen dugu.

MODERNIZAZIOA

Gure ingeniarien taldeak eraikin bakoitzaren ezaugarrietarako modernizazio proiektu egokia zehaztuko du. Soluzio berritzaileak emango ditu energia aurreztean (ekoefizientzia), kostu operatiboak nabarmen murrizteko. Modernizazio proiektu osoaz arduratuko gara eta haren erantzukizuna geure gain hartuko dugu:

  • Aurretiko azterketa.
  • Diseinu funtzionala.
  • Ekoizpen propioa.
  • Instalazioa eta muntaketa.

ORDEZKAPENAK

Aukera horrek hamaika abantaila ere baditu: merkatuan indarrean dauden araudi eta zuzentarau berrietara egokitzea, funtzionamenduaren errendimendua hobetzea, energia kontsumoa murriztea (ekoefizientzia) eta estetika berri zaindua eta modernoa ezartzea. Ordezkapen proiektu osoaz arduratuko gara eta haren erantzukizuna geure gain hartuko dugu:

  • Aurretiazko azterketa teknikoa, beharrezkoak diren neurri egokiak hartuz.
  • Instalatu beharreko jasogailu berriari buruzko aholkularitza pertsonalizatua.
  • Diseinu funtzionala egitea, aurretik eskuratutako datuak baliatuz.
  • Geure ekoizpena, gure instalazioetan.
  • Instalazioa eta muntaketa, langile gaituen eskutik.

Zero Kota

Gure talde tekniko eta komertziala arduratuko da birgaitzeak egiteko proiektu sakona egiteaz, helburu bakarrarekin: eremu komunei eta jasogailuari irisgarritasun gorena ematea. Zero kotara jaisteko proiektu osoaz arduratuko gara eta haren erantzukizuna geure gain hartuko dugu:

  • Proiektu osoa aurkezten dugu, gure arkitektoetako batek egina.
  • Obra lizentzia, dagozkion baimenak eta dirulaguntzak eskatzen ditugu.
  • Lanak koordinatzen ditugu, bezeroarekin harremanetan izanik etengabe.
  • Legeztatutako instalazioa “giltza eskura” entregatzen dugu.

Espezialistak gara
marka anitzeko igogailuetan

Zuri edo zure bizilagunen erkidegoari laguntzeko gaude. Kontatu iezaguzu zein diren zure jasotze sistemen premiak eta Bizkaia Ascensores enpresako profesional bat zurekin harremanetan jarriko da ahal bezain azkar

Deitu iezaguzu: 94 426 26 00